Book Details
Liburu honen helburua historiagintzaren alderdi teorikoen inguruan hausnartzen duen euskarazko testuliburu bat eskaintzea da. Horretarako, azken hamarkadetako ikuspuntu teoriko berritzaileenak plazaratzeaz eta azaltzeaz gainera, historiografía klasikoaren berrikuste kritikoa eskaintzen da. Bildu ditugun hausnarketak post-soziala deitutako berrikuntza teorikoetatik abiatzen dira. Ildo horri jarraituz, ulertzen dugu subjektu eta gertakari historikoak ez direla kondizio material eta ekonomiko hutsen arabera azaltzen, baizik eta tokian tokiko eta garaian garaiko marko diskurtsibo eta emozionalak ere prozesu eta aldaketa historikoetan erabakigarriak izan direla. Datuen bilketa hutsean zentratzen diren hurbilpenen aurrean prozesu historikoen esanahi aldakorrak interpretatzeko tresna analitikoak eskaini nahi ditu liburu honek. Ikasketa kulturalek eskaintzen dituzten tresnak baliatuz generoaren, identitatearen, subjektibitatearen, gorputzaren, feminismoaren, modernitatearen, postmodernitatearen, boterearen, postkolonialismoaren... inguruko gogoetak eskaini nahi ditugu.
Read more - Author/s Bakarne Altonaga, Begoña / Aranguren Alonso, Maialen / Rincón Díez, Aintzane
- ISBN13 9788490827512
- ISBN10 8490827516
- Pages 180
- Published 2017
Reviews and ratings
Historiagintzaren ikuspegi berriak
Teoria eta praktika
Read more - By
- Begoña Bakarne Altonaga, Maialen Aranguren Alonso, Aintzane Rincón Díez
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2017)
- 9788490827512



