Detalls del llibre
Yeonghye emazte zintzo eta apalak, amesgaizto batzuen ondorioz, haragia jateari utzi dio bat-batean, familia osoaren atsekaberako. Hortik abiatuta, hainbat ekintza eta erabaki kateatuko dira, Yeonghye bere ingurutik gero eta gehiago bakartuko dutenak eta gizartearen bortizkeria gero eta ageriago utziko dutenak. Hiru istoriok osatzen dute eleberri hau, protagonistaren senarrak, koinatuak eta ahizpak kontatuak, zein baino zein harrigarriago eta liluragarriagoak, eta hainbat gairi buruz pentsarazten digutenak: patriarkatuaren egiturak, erotismoaren misterioak, erotasunaren mugak, gizakiok animalia eta landareengandik bereizten edo haiekin batzen gaituzten bizierak.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/s Kang, Han
- ISBN13 9788413605098
- ISBN10 8413605091
- Pàgines 204
- Any Edició 2025



