Detalls del llibre
Xurien eta gorrien arteko konfrontazioak Euskal Herrian, Frantziako III. Errepublikako borroka politikoak, Sadi Carnot presidentearen hilketa eta haren hiltzailearen gillotinatzea, Eiffel dorrearen eraikitzea, aurreneko Maiatzaren Lehenak, Kaliforniako euskaldunen gorabeherak?"Le Réveil Basque" (1886-1894) aldizkari errepublikazale elebidunaren irakurle euskaldunek euren hizkuntzan jaso zituzten berriak astez aste, apur bat geroago "Eskualduna" (1887-1944) eta "California'ko Eskual Herria" (1893-1898) astekarietako irakurleek bezala. Euskaraz jardun zuten lehenengo kazetari haiek orduko mundua nola aldatzen ari zen kontatu zieten astero euren irakurleei, zortzi urtez.Kazetari lan haien gaineko kazetari lana da liburu hau, Paueko erredakzio laiko eta errepublikazale aitzindari hartatik XIX. mende bukaerako mundu aldakor horri astero egin zizkioten erretratuetan oinarritutako kontakizuna.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/s Murua Uría, Imanol
- ISBN13 9788491724568
- ISBN10 8491724567
- Pàgines 144
- Any Edició 2025
Ressenyes i valoracions
BIBA GORRIAC
- De
- Imanol Murua Uría
- |
- Pamiela argitaletxea (2025)
- 9788491724568



